Orriak

jueves, 7 de enero de 2016

Astekaria


1. Astea   
Lehenengo eguna: IKTko praktika klaseekin hasteko irakaslea aurkeztu zen eta irakasgaia nola egongo zen antolatuta azaldu zuen. Gero galdetu zigun ea zenbat programa ezagutzen genituen.
Ondoren, fitxa pertsonala egin genuen gure datuekin eta daukagun intentzioak arlo honetan.
Amaitzeko, binaka galdetegi moduko bat egin genuen jakiteko zer dakigu informatika arloari buruz.

Bigarren eguna: Hurrengo egunean zuzendu genuen pasaden eguneko galdetegia eta erantzun egokienak aukeratu genituen denok erantzun berdinak izateko.
Geroago, hainbat gauza gehiago egin genituen, esaterako, gmail-ean filtroak nola jartzen diren ikusi genuen, edo, EHUko mezuak gmail-era desbiratzea ere.

2. Astea
Hirugarren eguna: Klasea hasi ondoren irakaslea eguneko gaiari buruz berba egin digu hamabost minutuetan. Ondoren, gure bloggak editatzen hasi ginen, hala nola, gure datu pertsonalak ipintzen, ordua adierazteko gadgetak ipini genituen eta abar.

Laugarren eguna: Ostiral honetan, gure bloggeko sarrerekin jarraitu dugu, batez ere enlazeak ipintzen gadget gehiago jarri ditugu eta abar. Gainera, gure bloggeko diseinua aldatu dugu, letra tipoa eta kolorea eta abar.

3. Astea
Bosgarren eguna: Bosgarren egun honetan, Calameo, Issuu eta holako web guneak erabili ditugu linkak ezartzeko, 

Seigarren egunaSeigarren egunean, gure bloggeko bisitak jakiteko gadget bat jarri dugu. Gure kurtsorearen diseinua aldatu egin dugu eta azkenik, nik jarri dut musika nire blogg pertsonalean.

4. Astea

MODULU ASTEA

5. Astea
Zazpigarren eguna: Gaur Word programaren funtzio batzuk landu ditugu. Adibidez, word artikulu bat eskema bistan ipintzea, horrela, testuan maila ezberdinak ezartzeko eta abar.  Ere bai egin dugu adibidez, orri jauzien ariketak, hiperbinkuluak ipintzen ikasi dugu...

Zortzigarren eguna: Egun honetan 4.5. ariketan zentratu gara batez ere. Ariketa honetan gaitasun digitala landu dugu, horretarako klasean bideo bat ikusi dugu lantzen ari garen gaiari buruzko informazioa lortzeko, hots, gaian sakontzeko. Laburbilduz, gaitasun hau ezinbestekoa da lortzea Lehen Hezkuntza amaitu baino lehen. Klasea amaitzeko, gaiari buruzko mapa kontzeptual bat hasi gara egiten.

6. Astea
Bederatzigarren eguna: Egun honetan greba egin genuen beraz ez ginen klasera etorri.

Hamargarren eguna: Hamargarren egun honetan 5.6 ariketa hasi ginen egiten. Naiz eta ariketa indibiduala izan, taldearekin koordinazioa eskatzen zuen zeren eta ezin genuen blog edo orrialde berbera aztertu. Ariketa honetan hainbat aspektu aztertu behar genituen orrialde batzuetatik. Ariketa hau amaitu eta gero, hurrengoa, hots, 5.7. arikera egin genuen, hemen aukeratu behar genuen aplikazio edo programa bat eta azaldu era labur batean bere funtzionamendua.

7. Astea

MODULU ASTEA

8. Astea
Hamaikagarren eguna: Egun honetan taldean aukeratu dugu aurkeztuko dugun materiala IKTa Lehen Hezkuntzara eramateko eta bere erabilera bultzatzeko. Aukeratu dugun gaia da astekari digital bat egitea ikastetxeko ikasle ezberdinekin. Horrela, irakurketa eta ordenagailuak lantzen direlako. Momentuz bakarrik banatu ditugu zatiak, hurrengo egunean jarraituko dugu

Hamabigarren eguna: Batu gara taldean bildutako informazioa ikusteko eta ondo antolatzeko. Hau egin ostean, hasi gara egiten PowerPoint moduko bat aurkezpen egunerako. Elkarren artean lagundu gara lana errazteko.

9. Astea
Hamairugarren eguna: Azken aste honetako lehenengo egunean, gure aurkezpenaren azken antolaketa egiteko aukera eman digu irakasleak eta azkeneko egunean, gure aurkezpena amaitu ondoren irakasagaia amaitutzat eman dugu.




2 comentarios: