Ikusi dugun moduan, hasierako zirriborroak formadun marrazkietan bihurtzen joan dira. Formadun marrazki hauek hainbat aspektu transmitititzen dizkigute, esaterako, zein den umeen kolorerik gustokoena; zeintzuk diren umeen gustuak edota zer nahi duten adierazi. Batez ere, komunikazio asmoa adierazten dute marrazki berri hauek, heldutasun maila handiagoa erakutsiz. Esan dezakegu, etapa honetan, umeek marrazten dutena da nola ikusten duten mundua. Marrazkia da haien unibertso subjetiboaren errepresentazioa.
Bost urtetik aurrera, umeen marrazkiak hauen ebaluazio psikologikoa egiteko tresna edo baliabide bilakatzen dira. Ondo aztertuz gero, oso interesgarria den informazioa lortzen dugu umeen marrazkietatik (horretarako marrazkien aspektu sinple batzuei buruzko galdera sinpleak egiten ditugu). Eta, gainera, umeek ez dira konturatzen eta oso era naturalean egiten da.