Orriak

viernes, 13 de noviembre de 2015

Zirriborroen esanahia.



Zirriborroa
Hasierako zirriborroa ez da egiten beti orri gainean. Esan daiteke lehenengo zirriborroa dela espresio grafikoaren lehenengo pausua. Denborarekin zirriborro hauek forma eta edukiak hartuko dituzte. Neurri batean, zirriborroak etorkizuneko edukien sortzaileak dira: idazketa eta marrazketa.


Normalean, umeak hasten dira zirriborroak egiten 18 hilabeteekin, gutxi gorabehera. Noski, hasieran ez dakite zertan ari diren eta ez dira kapazak formak, objektuak edota formak irudikatzeko. Ikuspuntu psikologiko batetik, helduak identifika dezakegu, neurri batean, haur baten izaera, tenperamentua edo afektibitatea, besteak beste.


Arkatza eta orriarekin izaten dituzten lehenengo kontaktuak izango dira oso ikertzaileak eta nahiko baldintzatuak egongo dira euren gaitasun motorragatik.


Ikasketaren beste aspektuekin gertatzen den bezala, haur bakoitza mundu bat da eta bere garapena eta zikloa izango du. Batzuek eskuratzen dituzte gaitasunak oso azkar, eta, beste batzuek, ordez, ez hainbeste. Halere, fenomeno hau normala izaten da. Hots, horrek ez du esan nahi gaitasun gutxiagoko arazoa daukala haur batek. Baina gomendagarria eta oso positiboa izaten da motibatzea, jarraitzea eta bultzatzea haurrari edozein ikaste prozesuan, eta, azkenik, oso adi egotea edozein arazoaren aurrean.