Orriak

jueves, 7 de enero de 2016

ASPEKTU PSIKOLOGIKOAK

Aspektu Psikologikoak:Adierazgarri grafikoak:
Agresibitatea, Hortzak oso markatuta. Beso luzeak eta esku handiak. Atzamarrak irudikatzerakoan atzaparrak egitea. Goranzko trazu zuzenak eta oso luzatuak. Zenbakiak, letrak edo objektuak irudikatzerakoan goranzko progresioa egitea tamainari dagokionez.
Antsietatea - BeldurraHaurren beldurrak irudikatzerakoan normalean marrazkiaren forma sinple eta txikiak izaten dira. Haiek marrazten dira normalean etxe edo kotxe batean seguru sentitzeko. Aurpegietan espresibitate gutxi. Beldurra pertsona baten aurrean baldin bada, beso laburrekin edo beso barik errepresentatuko da.
Motibazioa ikaskuntzarako eta eskolarentzakoMarrazki ondo irudikatuta eta detailez inguratuta. Aurpegietan begi handiak egiten dira. Espresioa badago eta lepoa normalean agertzen da. Marrazkia ondo zentratuta dago eta orriaren zati gehienak okupatzen du. Beso irekiak eta hanka ondo definituak. Aurpegietan irribarreak agertzen dira.
EgozentrismoaForma exageratuak eta buru handiak. Marrazkian pertsona bat baino gehiago agertzerakoan haurrak hasieran bere burua irudikatuko du eta normalean besteak baino handiagoa izango da.
Jokabideak eta pentsamentu obsesiboakNormalean, kolore eta gai berdinak erabiltzen dira. Antsietate handia sortu ahal da haurra konfunditzen bada, marrazki konplexua delako. Etengabe ezabatzeko beharra izaten dute. Trazu hutsak eta askotan errepikatzen direnak.
Segurtasun gabeziaEsku eta beso oso txikiak eta askotan, gorputzari lotuta egoten dira. Trazu irregularrak egiten dira, segurtasun falta adierazten dutenak. Akatsak etengabe agertzen dira. Tamaina txikiko gauzak marrazten dute. Batzuetan inklinazio apur bat nabari daiteke.
IraunkortasunaOndo eginiko figurak. Detaileetan harreta jartzen da. Pertsonaiak itxura espresiboa izaten dute. Ileak normalean oso ondo irudikatuakl. Arreta oso ona marrazkian. Trazua normalean nahiko lasaia da.
Atentzio defizita. InpultsibitateaOrganizazio eza marrazkietan. Haurrak nahiago du margotzea forma ezberdineko objektu txikiak. Zenbat eta atentzio defizit handiagoa, orduan eta gaitasun txikiagoa izango dute marrazki global bat irudikatzeko. Detaileetan ez dute arreta jartzen. Askotan objektu irrealak irudikatzen dituzte. Gustuko dituen elementuak bakarrik margotuko ditu.
Lateralitate gurutzatuaMarrazkiaren trazua irregularra izango da. Lateralitate gurutzatua agertzean ikusten dugu, adibidez, letrak eta zenbakiak forma ezberdinekin.
AutokontrolaSimetria marrazkian. Ondo proportzionatutako formak. Adibidez, marrazkia margotuta baldin badago, mugak ez dira gainditzen, hau da, koloreak ez dira nahasten elkarren artean.
AutoestimuEspazioaren antolaketa ona. Esku eta beso irekiak. Tamaina handiko figurak. Marrazkiak normalean orriaren espazio guztia betetzen du, gainera ondo antolatuta. Espresio postiboak.
Harreman sozialen arazoakBesoak gorputzari itsatsita, askotan espresio tristearekin.Arazoen arabera, haurrak egiten du marrazkia handia edo txikia.
Buruko minusbaliotasunaPobrezia eta aldaketa txikiak detaileetan dira aspektu garrantzitsuenak. Haurraren kognizio mailaren arabera honek egin ahal du pertsona baten irudia baina ezingo du hauteman zer den, gizon ala emakumea. Simetria erakusten dute gorputz-adarretan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario