Orriak

lunes, 7 de diciembre de 2015

Bost urtetik aurrera

Ikusi dugun moduan, hasierako zirriborroak formadun marrazkietan bihurtzen joan dira. Formadun marrazki hauek hainbat aspektu transmitititzen dizkigute, esaterako, zein den umeen kolorerik gustokoena; zeintzuk diren umeen gustuak edota zer nahi duten adierazi. Batez ere, komunikazio asmoa adierazten dute marrazki berri hauek, heldutasun maila handiagoa erakutsiz. Esan dezakegu, etapa honetan, umeek marrazten dutena da nola ikusten duten mundua. Marrazkia da haien unibertso subjetiboaren errepresentazioa.

Bost urtetik aurrera, umeen marrazkiak hauen ebaluazio psikologikoa egiteko tresna edo baliabide bilakatzen dira. Ondo aztertuz gero, oso interesgarria den informazioa lortzen dugu umeen marrazkietatik (horretarako marrazkien aspektu sinple batzuei buruzko galdera sinpleak egiten ditugu). Eta, gainera, umeek ez dira konturatzen eta oso era naturalean egiten da.

Puntilismoa

domingo, 6 de diciembre de 2015

Lehenengo faseetan ebaluatu behar diren alderdiak

Beste sarrera batean aipatu dugun bezala, zirriborroak egiten hasten direnean hainbat aspektu aztertu daitezke. Hala ere, lau edo bost urterekin gure ebaluaketak sakonagoak izango dira.

Ondoren aipatuko dira ebaluaketa horiek egiteko baliagarriak diren zenbait elementu:

Arkatza hartzeko modua: Modu lasaian edo gogortsu hartzen duen jakitea komenigarria da. Normalean marrak oraindik nahiko traketsak dira, baina arkatza gogortsu hartzen badu tentsioa adierazi dezake. Oso lagungarria da erakustea nola hartu behar diren arkatzak baina ere bai utzi behar zaie hainbat gauza aurkitzea haien kabuz.

Begirada eta jarrera: Irakaslea adi egon behar da jakiteko ikasleak adi dauden edo ez, hau da, ea begiratzen baduten marrazten dutena edo bakarrik mugitzen dute eskuak interes barik. Marrazteko interesa ez badute, hobe da egoera ez behartzea, egokiagoa izango zen uztea beste momentu baterako.

Okupatzen duen espazioa: Ikusi behar da paperean zenbat espazioa hartzen duen marrazkia egiteko. Normalean espazio guztia betetzeak konfiantza, seguritatea eta ikertzeko gogoak adierazten ditu. Okupatutako espazioa txikia denean alderantziz gertatzen da, hots, herabetasuna adierazten du.


Trazua: Trazu zuzen eta on bat egiteak mugimendu askatasuna, esperimentazioa eta ikasteko gogoak  adierazten ditu. Trazua gehiegizko presioarekin edo abiadurarekin egiteak, berriz, kontrol falta adierazten du.

viernes, 27 de noviembre de 2015

Zirriborroetatik lehen formetara

Bigarren urtetik aurrera, zirriborroak formetan bihurtzen dira, pixkanaka pixkana. Hemendik aurrera ez dira izango lerro hutsak, eta hasiko dira multzokatzen lerroak eta marrak formetan.
Izan ahal dira mundu erreala irudikatzeko lehenengo ahaleginak. Halere, gaitasun maila oraindik ez da oso altua beraz benetako formak definitzea ia ezinezkoa egiten da.
Kolore ezberdinak erabiltzen hasten dira, experimentazioa lantzeko. Etapa honetan ikusi ahal dira umeen izaera maila eta euren ezaugarriak.

Hilabete batzu osteaenn, umea gai izaten da borobilak marrazteko eta borobil honen ostean forma berriak egin eta konbinatu ere bai. Marrazki hauek zenbait objektuen antzekotasunak daukate eta gizakien irudiak modu txiki batean errepresentatzeko gaitasuna erakusten dute.


viernes, 13 de noviembre de 2015

Zirriborroen esanahia.



Zirriborroa
Hasierako zirriborroa ez da egiten beti orri gainean. Esan daiteke lehenengo zirriborroa dela espresio grafikoaren lehenengo pausua. Denborarekin zirriborro hauek forma eta edukiak hartuko dituzte. Neurri batean, zirriborroak etorkizuneko edukien sortzaileak dira: idazketa eta marrazketa.


Normalean, umeak hasten dira zirriborroak egiten 18 hilabeteekin, gutxi gorabehera. Noski, hasieran ez dakite zertan ari diren eta ez dira kapazak formak, objektuak edota formak irudikatzeko. Ikuspuntu psikologiko batetik, helduak identifika dezakegu, neurri batean, haur baten izaera, tenperamentua edo afektibitatea, besteak beste.


Arkatza eta orriarekin izaten dituzten lehenengo kontaktuak izango dira oso ikertzaileak eta nahiko baldintzatuak egongo dira euren gaitasun motorragatik.


Ikasketaren beste aspektuekin gertatzen den bezala, haur bakoitza mundu bat da eta bere garapena eta zikloa izango du. Batzuek eskuratzen dituzte gaitasunak oso azkar, eta, beste batzuek, ordez, ez hainbeste. Halere, fenomeno hau normala izaten da. Hots, horrek ez du esan nahi gaitasun gutxiagoko arazoa daukala haur batek. Baina gomendagarria eta oso positiboa izaten da motibatzea, jarraitzea eta bultzatzea haurrari edozein ikaste prozesuan, eta, azkenik, oso adi egotea edozein arazoaren aurrean.