Orriak

domingo, 6 de diciembre de 2015

Lehenengo faseetan ebaluatu behar diren alderdiak

Beste sarrera batean aipatu dugun bezala, zirriborroak egiten hasten direnean hainbat aspektu aztertu daitezke. Hala ere, lau edo bost urterekin gure ebaluaketak sakonagoak izango dira.

Ondoren aipatuko dira ebaluaketa horiek egiteko baliagarriak diren zenbait elementu:

Arkatza hartzeko modua: Modu lasaian edo gogortsu hartzen duen jakitea komenigarria da. Normalean marrak oraindik nahiko traketsak dira, baina arkatza gogortsu hartzen badu tentsioa adierazi dezake. Oso lagungarria da erakustea nola hartu behar diren arkatzak baina ere bai utzi behar zaie hainbat gauza aurkitzea haien kabuz.

Begirada eta jarrera: Irakaslea adi egon behar da jakiteko ikasleak adi dauden edo ez, hau da, ea begiratzen baduten marrazten dutena edo bakarrik mugitzen dute eskuak interes barik. Marrazteko interesa ez badute, hobe da egoera ez behartzea, egokiagoa izango zen uztea beste momentu baterako.

Okupatzen duen espazioa: Ikusi behar da paperean zenbat espazioa hartzen duen marrazkia egiteko. Normalean espazio guztia betetzeak konfiantza, seguritatea eta ikertzeko gogoak adierazten ditu. Okupatutako espazioa txikia denean alderantziz gertatzen da, hots, herabetasuna adierazten du.


Trazua: Trazu zuzen eta on bat egiteak mugimendu askatasuna, esperimentazioa eta ikasteko gogoak  adierazten ditu. Trazua gehiegizko presioarekin edo abiadurarekin egiteak, berriz, kontrol falta adierazten du.

1 comentario:

  1. we assume you understand, how important is the speed of your website, not only for your website visitors but also to improve your ranking in organic search results. There are many speed optimization tools available online, but we follow google and gtmatrix most. Google has their PageSpeed tool, which measures how a page loads in the way Google wants it to load. Gtmatrix shows details analytics to improve your website speed.
    best marketing agency in Dubai

    ResponderEliminar