Orriak
martes, 8 de diciembre de 2015
Marrazkien gaitasun kognitiboak
Prezi honetan aurkituko duzue oso baliagarria den informazioa.
http://prezi.com/dptrj7nsnno-/?utm_campaign=share&utm_medium=copy&rc=ex0share
lunes, 7 de diciembre de 2015
Bost urtetik aurrera
Ikusi dugun moduan, hasierako zirriborroak formadun marrazkietan bihurtzen joan dira. Formadun marrazki hauek hainbat aspektu transmitititzen dizkigute, esaterako, zein den umeen kolorerik gustokoena; zeintzuk diren umeen gustuak edota zer nahi duten adierazi. Batez ere, komunikazio asmoa adierazten dute marrazki berri hauek, heldutasun maila handiagoa erakutsiz. Esan dezakegu, etapa honetan, umeek marrazten dutena da nola ikusten duten mundua. Marrazkia da haien unibertso subjetiboaren errepresentazioa.
Bost urtetik aurrera, umeen marrazkiak hauen ebaluazio psikologikoa egiteko tresna edo baliabide bilakatzen dira. Ondo aztertuz gero, oso interesgarria den informazioa lortzen dugu umeen marrazkietatik (horretarako marrazkien aspektu sinple batzuei buruzko galdera sinpleak egiten ditugu). Eta, gainera, umeek ez dira konturatzen eta oso era naturalean egiten da.
domingo, 6 de diciembre de 2015
Lehenengo faseetan ebaluatu behar diren alderdiak
Beste sarrera batean
aipatu dugun bezala, zirriborroak egiten hasten direnean hainbat aspektu
aztertu daitezke. Hala ere, lau edo bost urterekin gure ebaluaketak sakonagoak
izango dira.
Ondoren aipatuko dira
ebaluaketa horiek egiteko baliagarriak diren zenbait elementu:
Arkatza
hartzeko modua: Modu lasaian
edo gogortsu hartzen duen jakitea komenigarria da. Normalean marrak oraindik
nahiko traketsak dira, baina arkatza gogortsu hartzen badu tentsioa adierazi
dezake. Oso lagungarria da erakustea nola hartu behar diren arkatzak baina ere
bai utzi behar zaie hainbat gauza aurkitzea haien kabuz.
Begirada eta
jarrera: Irakaslea adi
egon behar da jakiteko ikasleak adi dauden edo ez, hau da, ea begiratzen
baduten marrazten dutena edo bakarrik mugitzen dute eskuak interes barik.
Marrazteko interesa ez badute, hobe da egoera ez behartzea, egokiagoa izango
zen uztea beste momentu baterako.
Okupatzen
duen espazioa: Ikusi behar
da paperean zenbat espazioa hartzen duen marrazkia egiteko. Normalean espazio
guztia betetzeak konfiantza, seguritatea eta ikertzeko gogoak adierazten ditu.
Okupatutako espazioa txikia denean alderantziz gertatzen da, hots, herabetasuna
adierazten du.
Trazua: Trazu zuzen eta on
bat egiteak mugimendu askatasuna, esperimentazioa eta ikasteko gogoak adierazten ditu. Trazua gehiegizko
presioarekin edo abiadurarekin egiteak, berriz, kontrol falta adierazten du.
domingo, 29 de noviembre de 2015
viernes, 27 de noviembre de 2015
Zirriborroetatik lehen formetara
Bigarren urtetik aurrera, zirriborroak formetan bihurtzen dira, pixkanaka pixkana. Hemendik aurrera ez dira izango lerro hutsak, eta hasiko dira multzokatzen lerroak eta marrak formetan.Izan ahal dira mundu erreala irudikatzeko lehenengo ahaleginak. Halere, gaitasun maila oraindik ez da oso altua beraz benetako formak definitzea ia ezinezkoa egiten da.
Kolore ezberdinak erabiltzen hasten dira, experimentazioa lantzeko. Etapa honetan ikusi ahal dira umeen izaera maila eta euren ezaugarriak.
viernes, 13 de noviembre de 2015
Zirriborroen esanahia.
Zirriborroa
Hasierako
zirriborroa ez da egiten beti orri gainean. Esan daiteke lehenengo zirriborroa
dela espresio grafikoaren lehenengo pausua. Denborarekin zirriborro hauek forma
eta edukiak hartuko dituzte. Neurri batean, zirriborroak etorkizuneko edukien
sortzaileak dira: idazketa eta marrazketa.
Normalean, umeak
hasten dira zirriborroak egiten 18 hilabeteekin, gutxi gorabehera. Noski,
hasieran ez dakite zertan ari diren eta ez dira kapazak formak, objektuak edota
formak irudikatzeko. Ikuspuntu psikologiko batetik, helduak identifika
dezakegu, neurri batean, haur baten izaera, tenperamentua edo afektibitatea,
besteak beste.
Arkatza eta
orriarekin izaten dituzten lehenengo kontaktuak izango dira oso ikertzaileak
eta nahiko baldintzatuak egongo dira euren gaitasun motorragatik.
Ikasketaren beste
aspektuekin gertatzen den bezala, haur bakoitza mundu bat da eta bere garapena
eta zikloa izango du. Batzuek eskuratzen dituzte gaitasunak oso azkar, eta,
beste batzuek, ordez, ez hainbeste. Halere, fenomeno hau normala izaten da.
Hots, horrek ez du esan nahi gaitasun gutxiagoko arazoa daukala haur batek.
Baina gomendagarria eta oso positiboa izaten da motibatzea, jarraitzea eta
bultzatzea haurrari edozein ikaste prozesuan, eta, azkenik, oso adi egotea
edozein arazoaren aurrean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

